Aurreko egunean hitz egin genuen irratian #Roaming-ari buruz eta gaur ETZIpmko blogean egin dugu gure lehenengo sarreratxoa, hemen hasiera:

roaming

Marisa Buhr

Roaming-a Europako Batasunean, bukatu al dira fakturako sorpresak?

Datorren ekainaren hamabostean roaming-a Europako Batasunean desagertuko dela esan genezake, berri ona oro har erabiltzaileentzat, hala ere, egonen dira zenbait salbuespen bere aplikazioan eta hauek izango dira, hain zuzen ere, aztertuko ditugunak.

Roaming-aren bukaera edo limitazioa berez aurreikusita zegoen 2015eko urtarrilerako, horrela zehazten zuelako 2012ko erregelamenduak. Tamalez, lobbyen eraginez, araudiaren aplikazioa atzeratu egin zen eta, azkenean, beste erregelamendu bat onartu eta gero, abenduaren 16ko Europako Batasuneko Komisioaren 2016/228 indarrean sartu da, non Europako Batasuneko 31/2012 aurreko erregelamendua osatzen den.

Roaming-a bukatutzat eman daiteke Europako Batasunaren baitan, “Roaming-a etxean bezala”… jarraitu irakurtzen