PRIBATUTASUN POLITIKA
Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoan (aurrerantzean DBLO), bai eta datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (aurrerantzean DBEO-RGPD-GDPR) xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu webgunearen bidez ematen dituzun datu pertsonalak Webgune honen arduradunak eta titularrak tratatuko dituela. Zure datuak eta horien tratamendua beharrezkoak dira zure eskaera eta/edo kudeaketa izapidetzeko, bai eta bertan ezartzen diren zerbitzuak emateko ere. Era berean, datu horiek BIANTIK, S.L.U. (aurrerantzean BIANTIK) enpresaren zerbitzuei buruzko publizitate- eta merkataritza-bidalketak egiteko erabili ahal izango dira. Enpresa hori da tratamenduaren arduraduna, eta konpromisoa hartzen du datuak jaso ziren helburua ez den beste baterako ez erabiltzeko eta hirugarrenei legez kontra ez lagatzeko. Halaber, konpromisoa hartzen du zure datuak konfidentzialtasunez tratatzeko eta beharrezkoak diren neurri teknikoak, antolakuntzakoak eta segurtasunekoak aplikatzeko, datuen babesaren arloan indarrean dagoen araudiak ezartzen duenaren arabera baimenik gabeko tratamendua edo sarbidea saihesteko.
Erabiltzaileak edozein komunikazio bidaltzeak esan nahi du berariazko baimena ematen diola BIANTIKi bere datuak biltzeko, jakinik datu horiek enpresa horren jabetzako fitxategietan gordeko direla. Datuen titularrek beren datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubidea dute. Eskubide horiek baliatzeko, datuen titularrek eskaera idatzi bat bidal dezakete posta arruntez, NANaren fotokopiarekin batera, helbide honetara: BIANTIK, kontsulten saila, Hiribide Zentrala 14, PK: 31010, Barañain (Nafarroa). Era berean, bide elektronikoz ere jo dezakete biantik@biantik.coop harremanetarako helbidera, zalantza, galdera, iradokizun edo iritzia bertako datuen babeserako sailari zuzenduz.
Erabiltzaileek erantzungo dute, edozein kasutan, emandako datuez, bai horien egiazkotasunari dagokionez, bai zilegitasunari dagokionez. Era berean, BIANTIKek eskubidea izango du datu faltsuak, okerrak, legez kontrakoak edo zuzenak ez direnak eman dituzten erabiltzaileak baztertzeko.
Webgune honen egungo Pribatutasun Politika aldatu ahal izango da, DBLOra (LOPD) egokitzeko —lege hori aldatzen bada— edo Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (AEPD) emandako jarraibideengatik.
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko baimen-klausula.
Inprimakiaren oinean (www.biantik.coop/eu) ohar bat gehitu beharko da, eta bertan, laukitxoa markatuta, datuak babesteko politika onartuko da; markatzen ez bada, ezingo da inprimakia bidali. Era berean, “pribatutasun-politika” sakatzean DBLO (LOPD) klausulara sartzeko aukera sortuko da, edo, bestela, Datu pertsonalen tratamenduari buruzko baimen-klausula izeneko esteka zuzen baten bidez.
Kontaktua.
Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, parte-hartzaileek, horretarako aldez aurreko informazioa jaso ondoren, baimena ematen dute erabiltzaileen datuak tratatzeko BIANTIK enpresan, fitxategien titularra den aldetik (helbidea: Hiribide Zentrala 14, PK: 31010, Barañain, Nafarroa). Era berean, bide elektronikoz ere jo dezakete biantik@biantik.coop harremanetarako helbidera.
Era berean, baimena ematen dute BIANTIKen bidez egiten den edo egin den edozein zerbitzuren kontsulta, eskaera edo kontrataziotik eratorritako datu guztiak tratamendu automatizatuan sartzeko, kontratatutako kudeaketa egiteko eta horretatik eratorritako harremanak mantentzeko helburuarekin.
Halaber, berariazko baimena ematen dute BIANTIKek merkaturatutako zerbitzuei buruzko merkataritza-komunikazioak bide elektronikoz, telefonoz, faxez edo posta arruntez (ez elektronikoa) jasotzeko.
Interesdunei jakinarazten zaie indarrean dagoen legerian oinarrituta datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko edo horien aurka egiteko eskubideak baliatzeko aukera dutela, posta ez elektronikoaren bidez harremanetan jarriz BIANTIKeko Erabiltzailearen Arreta Zerbitzuarekin (helbidea: Hiribide Zentrala 14, PK: 31010, Barañain, Nafarroa). Era berean, bide elektronikoz ere jo dezakete biantik@biantik.coop harremanetarako helbidera.
Emandako datu pertsonaletan gerta daitekeen edozein aldaketa datuen titularrak fitxategiaren arduradunari jakinarazi beharko dio, eta, edozein kasutan, une bakoitzean emandako datuen egiazkotasunaren eta zehaztasunaren erantzule izango da.
Cookieak
“Cookie”-ak bezeroaren ordenagailuan gordetzen diren testu-fitxategi txikiak dira, eta hari buruzko informazioa biltegiratzen dute. www.biantik.coop/eu webguneak cookie-ak erabiltzen ditu; horretarako, baimen informatua eskatzen du, www.biantik.coop/eu helbidean eskuragarri dagoen Cookie-en Politikan azaltzen den bezala.