LPI

MoodleMoot Euskadi 2017 UEU

MoodleMoot Euskadi 2017 Gasteizen izango da datorren urriaren 20an, ostirala. Bertan, gure lankidea den Ion Turrillas Sabalza (@jonturrillas) egongo da eta besteak beste, Moodle erabiltzeko gako juridikoei buruz hitz egingo du.

Jardunaldia, Europar Biltzar Jauregian izango da.
Animatu eta puntatu!
Ez pentsatu gehio eta etorri! Jardunaldia, euskaraz izango da.

Jabetza intelektuala Kukuxumusu auzia

Jabetza intelektuala puri purian dago uztailan emandako Kukuxumusu auziagatik. Ainara Arratibel  (@ainaraarratibel) kazetariak, elkarhizketatu zuen Biantik Kooperatibatik gure Ion Turrillas lankidea dena (@jonturrillas) iritzi juridikoa emateko Berria egunkarian Norena da zezena? aipatutako kazetariak egindako artikuluan.

  • Permalink Gallery

    LPI-JIL-aren erreformari buruz hitz egiten EITBen (Teleberri-ETB2)

LPI-JIL-aren erreformari buruz hitz egiten EITBen (Teleberri-ETB2)

Biantik Kooperatibatik gure Ion Turrillas lankidea den (@jonturrillas) bidez, 2015. urtea hasi genuen EITB-eko albisteetan ageriz. Hain zuzen ere aurreko ostiralean, alegia, urtarrilaren 2an LPI-JIL-aren erreforma polemikoari buruzko elkarrizketa egin baitziolako Jasone Agirre kazetariak (EITB-Anboto @AgirreGarita). Elkarrizketan, parte hartu zuen ere gure Olatukoop-eko kide den (@OlatuKoop) Gorka Julio (@teketen) Talaios Kooperatibako kooperatibista (@Talaioskoop). Gorka Juliok ikuspegi praktikoago eta teknikoago bat eman zion gaiari, erabiltzaileen ikuspegitik gaia jorratu zuen.

Ion […]

  • Permalink Gallery

    BERRIAn Argitaratu zuten artikulua: «Editoreek jasoko dute tasaren dirua, ez kazetariek»

BERRIAn Argitaratu zuten artikulua: «Editoreek jasoko dute tasaren dirua, ez kazetariek»

Aurreko ostiralean alegia, abenduaren 12an, argitaratu zuten Berrian, Urtzi Urkizu kazetariak (@urtziurkizu) egindako artikulua Jabetasun Intelektual Legearen erreformari buruzkoa,

«Editoreek jasoko dute tasaren dirua, ez kazetariek». Bertan gure kide den Ion Turrillas-i (@jonturrillas) egin zioten elkarrizketa gai horri buruz, informazio gehiagorako irakurri: Berri osoa