DBLO

Sarean.eus-eko gure lehenengo sarrera

Duela egun batzuk www.sarean.eus-eko blogean gure lehenengo artikulua idatzi genuen. Jarraian irakurri dezakezue informazio gehiago:

Datorren urteko maiatzaren 25ean entitate guztiek bete beharko dute Datuak Babesteko Europar Erregelamendu berria, alegia, 2016/679 Erregelamendua (EB). 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak onartua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena […]

Zer dio Snowdenek?

Zorionak eta urte berri on opa dizuegu

Biantiketik gabon zoriontsuak eta alaiak izatea opa dizuegu eta noski datorren urtean gehiago eta hobeto!

Ongi izan!

Durangoko Azokan egongo gara, Kabi@ Gunean

Datorren astelehenean, abenduak 8, Durangoko Azokan egongo gara Kabi@ gunean (@kabiadurango). Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu gure ezin besteko Enpresarean (@enpresarean ) eta Olatukoop-eko (@olatukoop) lagunei eta noski Durangoko Azoka (@kabiadurango) berari, berriz han egoteko aukera eman digutelako.

Han ere izango dira Talaios Kooperatiba-koek (@TalaiosKoop) “Nola gauzatu zure ekimen teknologikoa: kultura libretik, kooperatibismo askerari buruz […]

  • Permalink Gallery

    “Gauzen Internetari Buruzko Pribatuaren V. Jardunaldian egongo gara (IoT)

“Gauzen Internetari Buruzko Pribatuaren V. Jardunaldian egongo gara (IoT)

Datorren azaroaren 27an, osteguna, Gauzen Internetari buruzko pribatuaren V. jardunaldian egongo gara. Ekitaldi hau, Pribatutasun eta Informazio Segurtasuneko Euskal Elkarteak antolatuko du. Jardunaldian, Gauzen Interneta edo “Internet of Things” (IoT) aztertuko da bere perspektiba ezberdinetatik.

Jardunaldia, BiscayTIK Fundazioko Bake Eder Ezagutzarako Zentruan izango da, Getxon Bizkaian.

Biantiketik joango da gure kide den Ion Turrillas. Jardunaldiaren azken txanpan egongo den eztabaida […]

Olatukoop

Aurreko asteazkenean, alegia, maiatzaren 14an aurkeztu genuen Olatukoop iniziatiba.

 

Baina zer da olatukoop?

Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz […]