Gipuzkoa

Olatukoop

Aurreko asteazkenean, alegia, maiatzaren 14an aurkeztu genuen Olatukoop iniziatiba.

 

Baina zer da olatukoop?

Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz […]

Pribatuaren III. Jardunaldia,
Ebidentzia Elektronikoak

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Informatika Zerbitzuen Foru Elkarteak eta Pribatuak, Pribatutasun eta Informazio Segurtasuneko Euskal Elkarteak, pasa den martxoaren 28an, ostirala, “Ebidentzia Elektronikoei” buruzko Pribatuaren III. Jardunaldia antolatu zuten.

Koldo Mitxelena kulturguneko aretoan, gure bazkide den Ion Turrillas, aurkezle eta Pribatuako Lehendakari-orde gisa egon zen. Bertan, “Egiaztapen Elektronikoei” buruzko eztabaidarako gaiak ikuspegi juridiko, antolatzaile zein teknikoetatik jorratu ziren. Besteak beste, […]