Datorren asteazkenean, urriaren 22an alegia, FOROKOOP-eko 8. Jardunaldia (2011-2020 Hamarkada Kooperatiboa) izanen da Bizkaia Aretoan (Baroja Gelan) Bilbon, eta bertara Biantiketik joanen gara. Jardunaldi honetan, besteak beste, kooperatiben mugimenduaren erronkei buruzko hausnarketa aurkeztuko dute LANKIko ikertzaileek. Ondoren, parte-hartzeko dinamikaren unea izango da. Esperientzia aurkeztuko dira eta bertaratutako guztien artean eztabaida egingo da. Azkenik, CICOPAk, lan elkartuko kooperatiben nazioarteko erakundeak, amaiera emango dio ekimenari.

Nazioarteko Kooperatiba Aliantzak “2011-2020 hamarkada kooperatiboa” izeneko proiektu anbiziotsua martxan jarri zen, kooperatiben enpresa-eredua maila berri batera eramateko helburua izango duen kanpaina orokor bat martxan jartzeko asmoarekin. Hain zuzen ere, parte-hartzea eta iraunkortasuna dira bultzatu nahi den kooperatiben ereduaren ezaugarri nagusiak.

Informazio gehiagorako: http://www.forokoop.coop/VIII/eus/aurkezpena.html edo eta http://www.forokoop.coop/jardunaldiak.html